Historia

Ilintxa Kirol Elkartea (gaztelaniaz: Sociedad Deportiva Ilintxa) 1945ean Legazpin (Gipuzkoa) sortutako kirol taldea da. Klubak bere izena legazpiko Mirandaola zonaldeari zor dio, non langileak kasta askoko errementariak ziren, altzairua suarekin landuz bizimodua ateratzen zutenak. 

Ilintxa Kirol Elkarteak Hirugarren Mailara igotzea lortu zuen 2 denboraldiz kategoria honetan 1982 eta 1984 artean, bere historiako urterik onenak izan zirelarik.

Uniforme titularra: kamiseta zuria, praka urdinak eta galtzerdi urdinak.


Estadioa
1979an eraiki zen Bikuña Udal Estadioa Legazpin, eta ordutik taldearen bigarren etxea da, 1945ean sortu zenetik urte horretara arte taldeak Latxartegi zelaian jokatzen baitzuen. Belar artifizialeko soropila duen estadio bat da.

Scroll to top